Ekologistak Martxan, Euskadiko kontsumitzaileen elkartea, OSASUNALDE, eta Alonsotegi, Rekalde ta Zorrotza auzo taldeak, erabilpen bakarreko plastikozko poltsak desagertzeko kanpaina bat egingo dute.

Gure “erabili eta bota” kulturaren adierazgarririk nagusiena plastikozko poltsa da. Dendetan ematen diguten bezain laster zaborra bilakatzen dira. Bere ekoizpenak eta erabili osteko tratamenduak ingurumen arazo handiak sortzen dituzte. Hau dela eta, bere desagerpena guztiz beharrezkoa dela pentsatzen dugu.

Gehiegizko erabilera
Poltsa batek oso bizi laburra du, bataz besteko 12 minutu, eta bera ekoizteko ura, energia eta petroleoa behar dira. Behin hondakina bihurtzen denean ez da degradagarria. Urte hauetan haren kontsumoa %47a igo da, eta famili bakoitzeko 5,4 poltsa astero, eta hau guzti hau erabilpen bakarreko edukiontziei esker. Zabor poltsa zaborraren pisuko % 2,32a da.

Guztion artean ingurumenerako kaltegarria den hondakina eta oso errez ordezkagarria ekidin dezakegu..

Plastikozko poltsei EZETZ esateko arrazoiak
- Petroliotik ekoizten dira. (baliabide urria, garestia eta ez berriztagarria)
- Bere birziklajea urria eta garestia da. Gehiengoak errauskailuan amaitzen dira.
- Bere ekoizpena eta suntsipena oso kutsatzaileak dira. (dioxinak, hidrogenoko zianuroa …)
- 400-1000 urte artean kostatzen zaie deskonposatzea.
- Naturan sakabanatzen ditugunean animalien hilketa eragiten dute, uretan zein lurrean.
- Errez ordezka daitezke sistema ber-erabilgarriak eta bizitza luzekoak: oihalezko poltsak, gurditxoak, paperezkoak, saskiak …. …..

Hau dela eta Ekologistak Martxan, Euskadiko kontsumitzaileen elkartea, OSASUNALDE, eta Alonsotegi, Rekalde ta Zorrotza auzo taldeak, erabilpen bakarreko plastikozko poltsak desagertzeko kanpaina bat egingo dute: “EUSKADI PLASTIKOZKO POLTSA BARIK”

Kanpaina honek, erabilpen bakarreko plastikozko poltsen gehiegizko erabilpenaz ohartu nahi du, eta horrek dituen eragin kaltegarrietaz ingurunean, zein osasunean. Guzti hau, hurrengo hauei zuzentzen diegu: hiritarrei, dendariei eta merkatal- gunei, eta herri administrazioei, norberak bere ahalmen, aukeren eta arduren arabera bere ardura izan dezala.

Hala PROPOSATZEN DUGU:

- Administrazio Publikoei (udalak eta jaurlaritza) erregula dezatela poltsen mugarik gabeko kontsumoa zerga ekologiko baten bidez 0,20 €/boltsa. Zerga honekin zaborren gutxipena lortzeko ikerketak eta teknologien garapena bultzatuko da. Baita erabilpen bakarreko poltsa hauek komertzioen esparrutik desagertaraztea.
- Merkatalgunei eta dendariei plastikozko poltsak ordezka ditzatela, beste sistema batzuk erabiliz, adibidez oihalezko poltsak, gurditxoak, paperezkoak, saskiak …. …..
- Kontsumitzailei ezetz esan dezatela plastikozko poltsei. Guztion artean ingurumenerako kaltegarria den hondakina eta oso errez ordezkagarria ekidin dezakegu..

Kanpaina honen barruan, beste batzuen artean, hurrengo ekimen hauek garatuko ditugu:

  • Merkatal Zentro handiekin elkarrizketak
  • Udaletxeetan mozioak
  • Kanpainarekin bat egiteko (pertsonak, taldeak, elkarteak, dendak zein udaletxeak) atxekitzeko orria webgunean
  • Triptikoen banaketa