¡Agua, mejor en jarra!

  Sumario  

 Euskara

Ekologistak Martxan-ek zabor ekoizpenaren murrizketa helburu duen kanpaina abiarazi du, ur botilen kontsumoaren gutxitzea ardatz duena: ura, pitxerretik hobeto!

PDF - 109.8 KB
¡Agua, mejor en jarra! - Ura, pitxerretik hobeto!

Ekologistak Martxan-Bizkaiak, Bilboko Auzo Elkarteen Federazioarekin eta hainbat kontsumitzaile elkarterekin (EKA, UCE, URKOA) elkarlanean, ur botilatxoen kontsumoa murriztea helburu duen kanpaina bat sustatu du. Kanpainak Ingurumen Sailaren diru-laguntza jaso du.

Botilaratutako ura kontsumitzen dugunean, petrolioa kontsumitzen ari gara, petrolio hori behar baita urruneko lekuetatik ekartzeko eta ontziaren fabrikaziorako. Baina, horrez gain, deuseztatzen zaila den hondakina sortzen ari gara, edo kutsagarria dena, behintzat (errausketa).

Birziklatzearen gakoan ipini nahi dugu arreta: MURRIZTEA. Azken urteotan hainbesteko indarra hartu duten botilatxoen bitartez, kontsumitzaileak, ostalariak eta udal agintariak hausnartzera bultzatu nahi ditugu, gure hondakinak gutxitu behar ditugula agerian utzi, eta horretarako biderik onena hondakinik ez sortzea dela ikusarazi.

Bizkaiko jatetxeetako menuetan agertzen den ur botilaratua pitxerrekin trukatu nahi dugu, sortzen dugun zaborra gutxitzeko. Kontsumitzailearengan ere eragin nahi dugu tabernan ura edukiontzi horretan eska dezan, betiko “baso bat ur” horretara itzulita. Horrek guztiak, jakina, uraren kalitatean exijentzia maila areagotu beharra ekarriko dio Ur Partzuergoari.

Horretarako, beste hainbat ekimenen artean, mozioa aurkeztuko dugu Bilboko udalean eta Bizkaiko beste hainbat udaletan. Gainera, informazioa banatuko dugu taberna eta jatetxeetan euren laguntza eskatuta; gauza bera egingo da biztanleen artean.




Visitantes conectados: 289