Bilbao: Rio+20 Garapen iraunkorretik ekonomia berdera
- Euskara, p1
- Castellano, p2
Euskara
Rio+20 Garapen iraunkorretik ekonomia berdera
- Data: irailaren 27an eta 28an
- Lekua: Bizkaia Aretoa (Arriaga aretoa)
- Ordutegia: 9:00etatik 14:00etara (uztailaren 27an eta 28an). 16:00etatik 20:00etara (uztailaren 27an bakarrik)
- Prezioa: ikasle eta langabeek 25 €; gainerakoek 50 €
- Matrikula epea: maiatzaren 2tik irailaren 25era
- Balio akademikoa: 20 ordu
- Koordinazioa: Iñaki Bárcena Hinojal eta Rosa Lago Aurrekoetxea (UPV/EHU)
- Hizkuntza: Euskara / Gaztelania / Ingelesa (itzulpenarekin)
- Laguntzaileak: Ekologistak Martxan
2012ko ekainaren 20tik 22ra, bosgarren aldiz egingo da Ingurumenerako Nazio Batuen Konferentzia (1972an Stockholmen egin zen; 1982an Nairobin; 1992an Rio de Janeiron eta 2002an Johannesburgon); oraingo honetan, berriz ere Rio de Janeiron (Brasil). Rio + 20 gisa ezagutzen den topaketa hau hiri berean Munduko Gailur ospetsua egin zenetik hogei urtera egin da; beraz, karga sinbolikoa eta itxaropenak berekin dakartza ezinbestean. Gailurraren gai nagusietako bat ekonomia berdea indartzea izango da, hazkunde ekonomikoarekin jarraitzeko ahaleginean, baliabide naturalen erabileraren ezinbesteko murrizketa eta banaketa zuzena alde batera utzita.
Garapen iraunkor kontzeptuak onespena jaso zuen Rio 92an, eta honela definitu zen: egungo belaunaldien beharrak asetzea; betiere, etorkizuneko belaunaldiek beren beharrei erantzuteko aukerak kolokan jarri gabe”. Horretarako proposatutako mekanismoa hazkundea gehitzea zen, arazoaren erroa hazkundea bera zela ohartu gabe. Hala, hazkundea garapenarekin lotzen zen, eta garapenak pobreziaren arazoa konpondu behar zuen. Garapenaren alde iraunkorra hobekuntza teknologikoei lotzen zitzaien, etorkizunean eragin txikiagoak ekarriko zituztelakoan. Orain, kapitalismo berdearen eta txikiagotze iraunkorraren artean aukeratu beharra dagoela dirudi.
Datorren ekainaren 19tik 22ra Rio de Janeiron Nazioarteko Gailurra bilduko dela aprobetxatuz, handik bueltan, bertan parte hartuko duten irakasle batzuk aukeratu ditugu Bilbon iradokizunak eta esperientziak biltzeko.
Hiru saio desberdinetan, mundu osoko espezialistak etorriko dira ingurumen politiken azterketa, arazo sozio-ekologiko global nagusien erronkak eta planteatzen ari diren alternatibez mintzatzeko. Ongi etorri!










