Publikoki produktu energetikoetan espezializatuta den enpresa baten (Platts) informazioaren arabera, Repsol Kanadako ondar-olio lehen bidalketa jasotzeko da bihar (maiatzak 29). Olio zikinen garaia areagotzen da Europar Batasunean (EB), askoz gehiago kutsatzen baitute eta ingurumenean arrisku gehiago eragiten baitituzte konbentzionalek baino. Hau dela eta, EBk Erregai Kalitatearen Zuzentaraua atzera botatzeko susmoak baieztatzen dira – zein ezarritzekotan erregai mota honentzako oztopoa izango litzatekeen – Kanadarekin (CETA) eta AEBekin (TTIP) EBk hartutako hitzermanen ondorioz. Eta horren guztiaren atzean dabil Repsol.

Laster, ez bada oraindik gertatu, espainiar lurraldeko Repsoleko findegi batera 600.000 ondar-olio petrolio upel iritsiko dira, Kanadako mendebaldeko, Albertan ustiatutak. Olio mota honen berfintzea frogatzeko lehenengo karga da hau, petrolio konbentzionalak baino astunagoa dena.

Petrolio konbentzionalak baina dentsitate gehiago ez ezik, ingurumenean eragin handiagoak dauzka ondar-olioak batez ere isurketak gertatzen direnean eta konbentzionalak baina CO2 emisioak % 23 gehiago dagokizkiolako. Beraz ondar-olioak sartzeak EBren berotegi-efektuko gasen isurketa 2020rako %20 murrizteko konpromisoa hondatuko luke. Eta Erregai Kalitatearen Zuzentarauak 2020rako kontsumitutako petrolioa 2010ean kontsumitutako baino %6 emisioak gutxiago izateko konpromisoa lortzea bideraezina bihurtuko lukeen.

Hala ere, ez dirudi EBri asko axola zaiola. Izan ere, Erregai Kalitatea Zuzentaraua aplikatuz gero, Europako Batzordeak bultzatutako ikeketan oinarrituz, erregai horiek sartzeari oztopo garrantzitsua izango zen hau. Baina dirudienez Kanadako eta Estatu Batuetako gobernuen zuzentarau honen aurkako oposizio publikoak gehiago pisatu duela EBk gobernu hauekin dauzkan merkataritza negoziazioetan, ingurumen konpromisoak baino. Eta beraz, EBk zuzentarau honen ezarpena geldiarazi du.

Hala ere, ez dira bakarrik Kanada eta AEBetako gobernuek ondar-olio horiek merkaturatzeko interes ekonomikoak dauzkatenak eta zuzentarau hori deusestatzeko presionatu dutenak, baizik eta EBko enpresak ere bai. Repsol ere izango litzateke olioa kantitate handietan sartzea mesede handia egingo litzaiokeen enpreseetariko bat. Arrazoia, Repsol-ek EBn petrolio astun horiek prozesatzeko gai diren bost findegietatik hiru dauzkala (Cartagena, Bilbo eta Castelló). Repsol-en findegiek egun EBko petrolio horiek findatzeko % 79 ahalmena daukate. Beraz, EBn findatzeko iritsiko litzatekeen petrolio gordin gehiena Repsoleko findegietatik pasako litzatekeen.

Lehenengo bidalketa honekin Repsol-ek eta Kanadak olio zikinen garai berria hastear dira Europar Batasunean eta EBeko ingurumen-konpromisoak bertan behera uzten dituzte.

Ekologistak Martxan erakundearentzat, alderantziz, onartezina da EBk dauzkan ingurumen konpromiso exkax eta minimoak alde batera uztea edozein merkataritza hitzermana sinatzeko. Horregatik, estatu kideei eta Europako Parlamentuari Erregai Kalitatearen Zuzentaraua ez ezabatzeko dei egiten diegu. Azkenik Kanadatik datorren ondar-olio guztia Europako merkatuan kontsumitzen bada, EBk bere berotze globala bizkortzeko ekarpena areagotuko du, klima kaos atzeraezinera abiatzen gaituna.

Hare bituminosoen erauzketa petrolio-erauzketa bortitzen beste adibide bat da, bitumena (hareak duen petrolioa) ateratzeko beharrezkoak diren energia eta teknologia direla-eta. Horrek asko garestitzen du erauzketa-mota hori, eta inpaktu handia du ingurumenean, gordailuetara heltzeko eta harea bituminosoen bolumen handiak ateratzeko basoak eta ekosistema osoak suntsitzen direlako. Zergatik da errentagarria harea bituminosoa erauztea eta merkaturatzea? Petrolio-ustiategiak urritu egin direlako (petrolioaren gailurra), eta gero eta garestiagoa da bertatik petrolioa ateratzea. Petrolioaren gailur horren eragina goizen nabaritu dutenak AEB izan dira: bere petrolio-bolumena murriztu egin da, baina petrolioaren mendekotasun handiko sistema bati eusten dio. Alternatiben bila, ingurumenean inpakturik handiena dutenetara jo dute: harea bituminosoak eta frackinga! Bi alternatiba horiek energia eta dirutza handiak eskatzen dituzte. Harea bituminosoen ustiategirik handienetako bat Ipar Ameriketan dago, bai Ameriketako Estatu Batuetan, bai Kanadan. 2006an horrelako 81 proiektu zeuden jada (Albertan 20 transnazional daude gaur egun), eta 1,25 milioi upel erauzten dira egunean. Beraz, eragin handiagoa du aldaketa klimatikoan (harea bituminosoek negutegi-efektuko gas gehiago askatzen dute ohiko petrolioak baino, % 12 gehiago, hain zuzen ere). Erauzketa prozesuan, gainera, hareak eta lurrak mugitu egiten dira, bitumena eta ura horiekin nahasten da eta guztia geratzen da kutsatuta. Petrolioa eta harea bereizteko, ur-bolumen handiak behar izaten dira: lau eta sei upel ur bitarte, petrolio-upel bat ekoizteko (bi edo hiru upel ur gehiago ohiko petrolioa ekoizteko baino). Ur horren % 10 ibaira botatzen da, baina egoera txarrean (pobretuta eta kutsatuta). Gainerako hondakin-ura lakuen tamainako piszina erraldoietan sartzen da (4 trilioi litro inguru), Syncrudekoaren modukoa. Hain da toxikoa, bertako azalean geratzen diren txoriak milaka hiltzen dira. Albertan (Kanada) ura Athabasca ibaitik ateratzen da (652 milioi metro kubiko urtean), baina Hego Dakotan edo Utahn ez dago horrelako ur-kantitaterik.

Ingurumenarekin lotutako beste arazo bat isurien ziozko kutsadura da (oleoduktoak, hondakin-uren piszinak eta abar). Aurreko urtean, martxotik apirilera bitartean, lau isuri egon ziren oleoduktoetan, bat ekoitzitako petrolioa garraiatzen zuen tren batean eta, laugarrena, hondakin-uren piszina batean. Beste erauzketa-jarduera batzuetan bezala, natiboen herriak dira eraginak gehien pairatzen dituztenak: Kanadan, harea bituminosoen % 70 Lubicon lakuaren natiboen nazioan daude. Era berean, Metis, Dene (Txipewyan), Kree, Ihanktonwan Dakota eta Nadleh Whut'en jatorrizko herriak erasanda daude. Herri hauek aktiboki egin diote aurre erauzketari, bai eta Albertatik abiatu eta haien lurrak zeharkatzen dituzten oleoduktoei: Trans Mountain, Keystone XL (Texaseraino doana) eta Northern Gateway (Ozeano Bareraino doana, petrolioa Txinara esportatzeko).

Erresistentziak aurrera darrai

Harea bituminosoen aurkako erresistentziak zenbait urte daramatza borrokan, eta oraindik ere indartsu dihardu, inpaktuak gero eta handiagoak dira eta. Maiatzaren 20an, aktibista-talde batek Enbridge oleoduktora (9. linea) heltzeko errepidea blokeatu zuten Burlingtonen (Ontario). Ekintza horren bitartez, zera salatu nahi zen: «oleodukto horretan Enbridgek azaleratu dituen 12.000 anomaliak», baina egituran 13.000 ahulgune daude. Adierazi dutenez, anomalia horietako batzuk 6B linean egondakoak eurak dira, hain zuzen ere, oleoduktoa Kalamazoo ibaian leherrarazi zutenak eta milioika litroko isurketa eragin. 2010ean gertatu zen hura, baina ezinezkoa izan da garbitzea. 2013ko uztailetik abendura, mantenimenduko 308 lubaki egin ziren, oleoduktoak arrakalak zituelako. 2013ko ekainean, talde batek Enbridgen ponpaketa-estazio bat eraikitzea galarazi zuen, Hamiltonen.

Maiatzaren 22an bi aktibista (Doug Bowen eta Jessie Dowling) epaitu zituzten, 2013ko abuztuan Androscogginen (AEB) harea bituminosoetako petrolioa garraiatzen zuen tren bat geldiarazteagatik. Ekintza haren bitartez, tren horien arriskua salatu nahi zuten. Arestian esan bezala, hainbat tren errailetik irten zirelako eta isuriak eragin. 7 aste lehenago, tren batek eztanda egin zuen eta 47 lagun hil zituen Lac Meganticen. Leku berean, 6 aldiz irten dira trenak errailetik, eta horietako aldi batean 2.400 lagun deslekuratu behar izan ziren. Petrolio hori Ipar Dakotatik dator, eta haustura hidraulikoaren bitartez erauzten da: oso nahasketa toxikoa sartzen da lur azpian, presio handian, petrolioa haitzetik askatzeko. Bakkeneko petrolioa beste petrolio gordin astun batzuk baino sukoiagoa da. Horregatik deitzen zaie tren horiei «bonba-trenak».

Hori dela-eta, gaurko kontzentrazioan, arreta jarri nahi dugu petrolioaren aroaren amaieraren ondorioz gertatzen ari diren inpaktuetan (petrolio-gailurra). Sistema honek, konponbideak bilatu ordez, arazoak betikotu nahi ditu, arazoon efektuak areagotuta, gainera. Horregatik, hemen aplikatu nahi diren antzeko errezeten gainean ohartarazi nahi dugu: haustura hidraulikoa eta petrolioaren eta bere hondakinen errentagarritasuna handitzeko beste batzuk, Coke zentrala bezala. Duela gutxi Petronorreko birfindegi honetan inauguratu zuten zentralak biztanleengan, ingurumenean eta aldaketa klimatikoan dituen efektuak handitu baino ez ditu egiten. Meatzaldean praktika hauek sufritzen dituen biztanle borrokalari hauekin batera, elkartasuna erakutsi nahi diegu bereziki Kanadako eta Ameriketako Estatu Batuetako harea bituminosoek kaltetutakoei eta erauzketa horien kontrako erresistentzian dihardutenei, batik bat, hutsaren hurrengo bezala tratatutako eta hainbat urtez borrokan egon diren herri indigenei.