Solidaridad con activistas detenidos en Grecia

Castellano

Ayer por la tarde los activistas vascos Begoña Huarte y Mikel Zuloaga fueron detenidos por la policía griega en Igoumenitsa cuando intentaban cruzar el Adriático con ocho personas refugiadas que iban a trasladar a Euskal Herria.

Begoña y Mikel eran conscientes de las consecuencias que podía acarrear su acción. Antes del viaje, grabaron un vídeo donde dejaron claro que iban a realizar un acto de desobediencia civil, de carácter solidario, con el que querían denunciar las políticas migratorias injustas e inhumanas de la Unión Europea (UE), aun a costa de enfrentarse a una acusación de trata de personas.

Ekologistak Martxan quiere insistir en que el objetivo de esta acción no es ni la trata de personas ni el lucro, ni personal ni colectivo. Al contrario, esta acción ha sido financiada y avalada por muchas personas de firme compromiso con los derechos humanos y con la justicia. Quiere recalcar, tal como Mikel y Begoña destacan, que se trata de una acción de desobediencia civil que, sobre todo, reclama la solidaridad y la atención de las instituciones públicas y de la sociedad en general.

Creemos que esta detención es otro intento más de criminalización de la solidaridad hacia las personas refugiadas, tal como les ocurrió a las primeras activistas que trataron de rescatar a refugiados en el mar. Asimismo, queremos denunciar la crueldad de los gobiernos europeos, que prohíben a las personas que huyen de situaciones inhumanas acceder a condiciones de vida dignas en Europa. En contraste, el dinero no tiene ningún impedimento para cruzar libremente cualquier frontera. Es más, la UE no solo es responsable de dejación de asilo, sino también es corresponsable de la situación que ha obligado a huir del suroeste asiático a cientos de miles de personas, pues detrás de los conflictos en la región están la imposición de políticas neoliberales, el cambio climático, los intereses energéticos o los geoestratégicos. Por estos motivos, Ekologistak Martxan exige la inmediata puesta en libertad de Mikel y Begoña.

Ekologistak Martxan, como Begoña y Mikel reivindican, obedece a los derechos humanos, no a las leyes injustas. Como muchas otras organizaciones y movimientos sociales, consideran legítima y justa la apuesta por la desobediencia civil ante estas políticas europeas de barbarie.

Para finalizar, Ekologistak Martxan hace un llamamiento para participar en las movilizaciones que se convoquen para solicitar la libertad de Begoña y Mikel y, en general, para seguir trabajando a favor de unas políticas migratorias justas, humanas y solidarias.

++++

Euskara

Zortzi errefuxiatu Euskal Herrira ekarri nahirik Grezian atxilotu dituzten aktibistekin bat egiten du Ekologistak Martxanek

Greziako poliziak Begoña Huarte eta Mikel Zuloaga aktibistak atxilotu zituen bart Igoumenitsan, zortzi errefuxiaturekin Adriatikoa gurutzatu eta Euskal Herrira heldu nahian zeudela.

Begoña eta Mikel ekintzaren ondorioen jakitun ziren. Bidaia hasi aurretik, bideo bat grabatu zuten, eta bertan argi utzi zuten desobedientzia zibileko ekintza bat gauzatuko zutela, elkartasunezkoa. Ekintzaren bitartez, Europar Batasunaren (EB) migrazio politika bidegabe eta ankerrak salatu nahi zituzten, jakin arren pertsonen trafikoa lepora ziezaieketela.

Ekologistak Martxanek azpimarratu nahi du ekintza horren helburua ez dela izan ez pertsonen trafikoa, ez irabazi-asmoa, pertsonala nahiz kolektiboa. Haatik, giza eskubideekin eta justiziarekin konpromiso sendoa duten pertsona ugarirengandik etorri da ekintza horren finantziazioa eta babesa. Era berean, nabarmendu nahi du, Mikelek eta Begoñak egin duten bezala, desobedientzia zibileko ekintza bat dela, eta, beste ezeren gainetik, elkartasuna eta erakunde publikoen eta, oro har, gizartearen arreta eskatzen duela.

Gure ustez, atxiloketa hau errefuxiatuenganako elkartasuna kriminalizatzeko beste saialdi bat da; hala gertatu zitzaien itsasoan errefuxiatuak erreskatatzen hasi ziren lehenbiziko aktibistei. Salatu nahi dugu, halaber, Europako gobernuen krudelkeria: egoera jasangaitzetatik ihesi dabiltzan pertsonei Europan bizi-baldintza duinak eskuratzea debekatzen dietelako. Aldi berean, diruari ez diote edozein muga igarotzeko oztoporik jartzen. Areago, asilorik ez ematearen erantzule izateaz gain, ehunka mila lagun Asiako hego-mendebaldetik ihes egitera behartu dituen egoera honen erantzule ere bada, hainbaten artean. Izan ere, eskualdean bizi diren gatazken atzean politika neoliberalen inposaketa, klima-aldaketa, interes energetikoak edo geoestrategikoak daude. Hori guztiori dela-eta, Mikel eta Begoña berehala askatzea exijitzen du Ekologistak Martxanek.

Begoñak eta Mikelek aldarrikatzen duten bezala, Ekologistak Martxanek ere giza eskubideak ditu jarraibide, ez bidegabeko legeak. Beste gizarte-erakunde eta mugimendu askok bezala, zilegizko eta bidezko jotzen du desobedientzia zibilaren aldeko apustua, Europako politika anker hauen aurrean.

Amaitzeko, Ekologistak Martxanek dei egiten die herritarrei, bat egin dezaten Begoñaren eta Mikelen askatasuna eskatzeko eta, oro har, bidezko eta elkartasunezko migrazio-politiken alde egingo diren mobilizazioekin.