San Markoseko Mankomunitateak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Donostiako Alkateak hondakinen kudeaketaren inguruan aurreko egunetan hartutako jarrera eta honen inguruan esandakoaren aurrean. Greenpeace, Ekologistak Martxan, Eguzki eta Haritzalde elkarte ekologistek honako hau adierazi nahi dugu:

San Markos zabortegia, gaur egun itxi nahi duten politikarien ardura zuzena dela azalarazi nahi dugu.

Honen kudeaketa eta funtzionamendu eskasaren ondorioz sortutako usai txarra herritarren egonezina zuzenki erlazionaturik daude. Arazo hau ez da konponduko Donostialdeko zaborrak tokiaz aldatzearekin. Zabortegitik sortzen diren usainak eta emisioen zergatia gehiegizko materia organikoaren pilaketa da; beraz, konponbidea materia organiko honen bereizketaren tratamenduan datza baina ez dugu ezer lortuko hauek beste metodo batzuk erabiliz desagertarazi nahian.

- Zaborren kudeaketaren hobekuntzarako beharrezkoak diren pausu guztien alde azaltzen gara eta bereziki materia organikoaren bilketa selektiboarekin.

- Zabortegiak eragiten dituen arazo guztiak ezagutzeko asmoarekin, San Markoseko mankomunitatearekin bilera bat izatea eskatzen dugu.

- Herritarren partehartzea zihurtatzen duen “Komisio” baten eraketa proposatzen dugu, honen helburu nagusia kudeaketa eta itxiera prozesu honetan informazioaren jakintza publikoa izatea izango delarik.

Elkarte ekologistek uste dugu Gipuzkoako Foru Aludndiak eta Mankomunitateak zabortegiaren itxieraren beharra erabiltzen dutela errauskailuaren inposaketaren truke eta hau herritarren manipulazioa eta txantaje ekintza bat dela deritzogu. Honen bitartez erakunde hauek benetako helburua estaltzea lortu nahi dute, hau da, errauskailuaren eraikuntza inposatzea Gipuzkoako zaborren kudeaketa egokiaren garapena alde batera utziz.

Zaborren kudeaketa egokia, zabor gutxiago sortzea, berrerabiltzea eta hondakinak ahalik eta gehien birziklatzean datza.

Usain txarra eta zabortegiaren emisioak sahatzen duten bizilagunen aldarrikapenak entzuten badira. Diputazioak eta Mankomunitateak ematen dien atentzio berdina eskatzen dugu errauskailuaren aurkako herritarren mobilizazioei (Txingudin eta Donostian eraiki nahi dituztenei).

- Zaborren tratemenduen aurrean errausketa erabiltzearen aurka azaltzen gara, beharrezkoa ez delako, osasunerako kaltegarria, antiekologikoa eta oso garesatia delako.

- Errauskailu proiektuen berehalako geldiera aldarrikatzen dugu. Zaborren kudeaketan emaitza hobeagoek eta inpakto ekologiko baxuagoa eragiten duten bideak (aurretik aurkeztuak daudenak) bait daude.

Martxoaren 8an San Markosen egindako aldarrikapen batzuen alde aurkezten gara erakunde ekologistak; bertan konpostaje eta hondakin guztien tratemandua zihurtatuko duen eraikuntzaren sorreraren konpromezuarekin. Aldi berean, Donostian errauskailuaren inposaketari ezetza ematen diogu. Herritaren osasuna eta zaborren kudeaketa jasankorra (sostenible) ezin dira partidu politikoen arteko alkar trukatze moduan erabili.

Beraz, arazo honi erantzuna emateko modu demokratiko bakarra erreferenduma dela diogu.

- Donostiako Alkateari honako hau eskatzen diogu: Berrerabiltzea eta birziklatzea bultzatuko duten neurriak aurrera eramateko ausardia izatea, honetarako materia organikoaren bilketa selaktiboaren esperientzia pilotoak ezartzea ezinbestekoa dela uste dugu.

- Proiektu hau modu demokratikoenean aurrera eraman ahal izateko, errauskailuaren eraikuntzari baiezko ez ematea herritarrei honen inguruan galdeketa egin arte proposatzen dugu, honetarako erreferenduma modu aproposena dela uste dugu.

Herriari adi egoteko eskatzen diogu eta osasun publikoa eta ingurumenaren defentsaren aldeko mugimenduetan parte hartzera gonbidatzen ditugu. Ezin dugu onartu errauskailuen proiektua arazo honen konponbide bezala, aipatutako eragin kaltegarriak izanda, ingurumenaren garapen onuragarria atzeratzea lortuko bait genuke.