Ecologistas en Acción-en Itsas ingurumen Sailak goibeltasunez salatu nahi du berriki Yoshihide Sugu Japoniako Gobernuaren bozeramaile nagusiak jakinarazi zuena, Japonia Balea Arrantzatzeko Nazioarteko Batzordea (BANB) utzi eta baleen harrapaketa helburu komertzialekin berreskuratuko duela. Japoniaren ohartarazpen ofiziala urte amaieran izango da eta datorren uztailean jarriko litzateke indarrean.

Jakitun gara Japonian balearen haragia kontsumitu izan dela, bere garaian proteina iturri beharrezkoa izanik. Gaur egun, ordea, biztanleen ehuneko 8ak soilik jarraitzen du animalia horiek jaten, Japoniako Gobernuaren datuen arabera (grafikoa ikusi).

Balea haragiaren kontsumoa (Iturria: Japoniako Gobernua)

Urteak dira Japoniako Gobernua BANBn dagoela (1951ko apiriletik hain zuzen ere) eta orain arte 1982tik indarrean dagoen etena «errespetatu» izan du. Errespetatu kakotxen artean, Japonia ez baitu inoiz balearen harrapaketa sekula eten Antartida bezalako lekuetan, nahiz eta elkarte ekologistek hainbatetan salatu izan du jarrera hau. Nahiz eta, Japonaren arabera, harrapaketa hauek ikerketa zientifikoen izenean egiten zituzten eta ez komertzialki, haien haragiak sukaldeetan amaitze zuen.

Joan den asteazkenean Sugak espreski jakinazari zuen, Japoniaren uretan eta ekonomia-eremu esklusiboan bakarrik ehizatuko dutela, eta ez Antartidan ezta Hego Hemisferioan ere. Salbuespen horrek, gure ustez, ez du erabakia hobetzen. Hala ere, kezka bat sortu digu: Japoniak jarraituko al du Antartidan ikerketa zientifikoaren izenean harrapaketan?

Espezie guztien kontserbazioak guztion helburua izan beharko luke. Baina gure super depredatzaile ikuspuntutik, ahazten dugu ekosisteman eta sare trofikoetan espezie bakoitzak paper berezi bat betetzen duela. Baleen kasuan, adibidez, jakin badakigu euren gorotzek burdin asko dutela, itsasoko bizitzarentzako elikagai ezinbestekoa eta fitoplankton espezie askoren hazkuntza mugatzen duena. Hori dela eta, baleek aldaketa klimatikoa baretzeko lagungarriak izan daitezkeela pentsatzen da, bere gorotzek CO2 xurgatzen duten algen hazkuntza sustatzeko balio dutelako.

Zetazeo handien garrantzia kontuan hartuta onartezina iruditzen zaigu Japonen hartutako erabakia. Horren ondorioz, BNBk neurriak hartzea eta gizarteak gaitzestea espero dugu, guztiak kaltetuak izan eta izango garelako