Ecologistas en Acciónek Fukushimako hondamendi nuklearra gogoratu du, eta energia nuklearretik desentxufatzeko eskatu die herritarrei.

Fukushimako istripu nuklearraren urteurrena beteko da datorren martxoaren 11n. Oraindik ere eskualde zabal batean ezin da bizi, erradiazioak mutazioak eragiten jarraitzen du eta organismo bizidunak hiltzen, isurketek jarraitzen dute eta hondakin erradiaktibo hilgarrien metaketak hasierako aurreikuspen guztiak gainditu ditu. Fukushimaren herentziak milaka urte iraungo du.

2011ko Fukushimako hondamendi nuklearrak erakutsi zuenez, energia nuklearra arriskutsuegia da, zikinegia eta garestiegia, erabiltzen jarraitzeko moduan. Japoniako eskualde oso bat, milaka lagunen bizilekua, erradiaktibitatez kutsaturik dago, eta ezin da bertan bizi, menturaz, betiko. Ezin dugu onartu horrelako hondamendi bat berriro gertatzerik. Elektrizitatearen oligopolioek, ordea, energia nuklearra sustatzen eta erabiltzen jarraitzen dute. Gehiago balioesten dituzte haien onurak, ingurumena edo pertsonen segurtasuna baino. Horrela, bada, martxoaren 11 guztietan mundu osoko milaka lagunek bat egiten dute, bizitzeko energia nuklearrik behar ez dugula adierazteko.

Protesta gisa, eta Fukushimako biktimak gogora ekartzeko, mugimendu ekologistak energia nuklearrari boikota egiteko deia egingo du, ekintza pertsonal batzuk gauzatuta: hasi kontsumoa egun batez murriztetik eta nork bere energia sortzeraino.

Energia aurreztea izan beharko litzateke gure egunerokoaren oinarria. Baina, aurrezte hutsari energia iturri arriskugabe eta berriztagarriak erantsi behar dizkiogu. Nola egin daiteke hori? Gure elektrizitatearen faktura % 100ean iturri berriztagarrietatik eratorritako energia merkaturatzen duten beste konpainietara aldatuz, iruzurrik gabe. Horrela, konpainia elektriko handiak finantzatzeari utziko diogu eta, gainera, energia sortzeko teknologia zikin, zentralizatu eta sostengaezinetatik askatu egingo gara.

Ekiteko garaia da: