• 5Garen Moratoriaren aldeko Estatuko Koordinakundeak (horren parte da Informa·tu koordinakundea) ekainaren 24a dela-eta teknologia hori atzeratzearen alde egingo diren deialdiak babesten ditu, eta esparru zientifiko eta instituzionaletatik jasotako alertak gogorarazi nahi ditu.
  • Ia 1.000 erakundek babestu dute eskaera bat, non premiazkotzat jotzen duten eztabaida publiko eta zabala abian jartzea, eta ohartarazi dute Europako Next Generation EU pizgarri planak, horietan, 5G zabaltzea baldintza gisa jarri dutelako.
  • Koordinakundeak gogoratu nahi du zenbait herri erakundek hartu dituztela kautelazko neurriak, adibidez, zenbait udalek teknologia hori zabaltzea oraingoz atzeratzea onartu dute. Era berean, esparru zientifiko eta akademikoan gai honekin kontuz ibiltzeko egindako oharrekin bat dator.

5Gren Moratoriaren aldeko Estatuko Koordinakundearen ustez, Europako Next Generation EU pizgarri planek, teknologia biobateragarrietan oinarritutako energia eta klima eredu jasangarrietarako trantsizioan lagundu beharrean, ekonomiaren eta gizartearen erabateko digitalizazio prozesurako sarbidea baldintzatzen dute.

Ekainaren 24an, osteguna, Kutsadura Elektromagnetikoaren aurkako Nazioarteko Egunean, Koordinakundea osatzen duten erakundeek (besteak beste, Informa-tu) azaldu dute Europak “berdea eta digitala” dela esan badu ere, benetan krisi ekosoziala larriagotuko duela, jasangarria eta immateriala izateko antipodetan dagoelako, eta izaki bizidunen eta planetaren osasuna ez dituela kontuan hartzen.

Koordinakundearen arabera, STOA paneleko 5Gri buruzko azken topaketa zientifikoetan (aukera zientifikoak eta teknologikoak ebaluatzeko Europako Parlamentuko organo ofiziala da) zalantzan jarri ziren erradiazio ez-ionizatzailea Babesteko Nazioarteko Batzordeak (ICNIRP) irrati-frekuentziekiko esposizioaren inguruan dituen nazioarteko mugak. Izan ere muga horiek ez diete erantzuten ez termikoak ez epe luzerakoak diren ondorioei. Horregatik, bilera horietan zuhurtzia printzipioa aplikatzea eskatu zen, bereziki 5Gko uhin milimetrikoen kasuan, egoera errealetan eta gainerako irrati maiztasunekin bat egiten duten egoeretan ikerketarik ez dagoelako.

Alemanian egoitza duen ICNIRP elkarte pribatuaren eta haren ildoko talde lobisten jarduerak, hala nola Telekomunikazioko Ingeniarien Elkargoko Irrati maiztasunen Batzorde Zientifiko Aholkuemailea, zalantzan jarri ziren jada esparru zientifikoetan, sozialetan eta Europako Parlamentuan, interes gatazkengatik.

Koordinakundeak gogora ekarri ditu 5Gren atzerapen eskaerak edota hedatu aurretik zuhurtasun printzipioa aplikatzeko eskaerak, 25 estatutan baino gehiagotan egon direnak. Atzerapen eskaera horiek mota guztietako erakundek egin dute: osasuneko edo ingurumeneko erakunde publikoek edo aholku emaileek, medikuen elkargoek, ingurumen medikuntzako elkarte edo minbiziaren ikerketarako erakunderen batek, bai eta nazioarteko dei zientifikoak ere.

Holandako Osasun Kontseiluaren azken txostenak, 5Gko 26 GHz-ko maiztasuna ez erabiltzeaz gain, ALARA printzipioa irrati maiztasunen esposizioetan aplikatzeko eskatu du (ahal bezain baxuak). Izan ere, «Ezin da baztertu ICNIRPren azken estandarren eraginpean egoteak ere osasunari eragiteko ahalmena izatea». Suitzako Ingurumenaren Bulego Federaleko eremu elektromagnetikoei eta erradiazio ez-ionizatzaileei buruzko aditu taldearen (BERENIS) «estres oxidatzaileari» buruz argitaratutako azken ebaluazioak azpimarratu duen moduan, immunoeskasia edo gaixotasun kronikoen kasuetan eta pertsona oso gazteengan edo adinekoengan dagoen kalteberatasun handiagoa nabarmentzen da.

5Gren Moratoriaren aldeko Estatuko Koordinakundeak zenbait autonomia erkidegotako udalen jarduera txalotu du, 5Gren hedapenaren Moratoria eskatzea onartu dutelako, zuhurtzia printzipioari eta irizpide ekosozialei erantzuteko.

Era berean, plataforma horrek Frantziako 700 zientzialari baino gehiagok 5Gri eta bere inguruan sortu nahi duten guztiari boikota egitearen alde egindako deiari elkartasuna adierazi dio. Izan ere, Frantzian ez dira kontuan hartu Klimaren aldeko Herritarren Konbentzioak eta Klimaren aldeko Goi Kontseiluak emandako gomendioak. Azken horrek gomendatu du, teknologia hori hedatu aurretik, haren inpaktuen ebaluazioari erantzutea (osasuna, klima, ingurumena, ekonomia, finantzak, gizartea) eta “energiaren kontsumo zorrotzaren alde egitea, etorkizunean bizitzari eutsi ahal izateko».

Koordinakundeak elkartasuna adierazten dio, halaber, Espainiar estatuko akademikoek “aurpegi ezagutzaren” (reconocimiento facial) erabilera atzeratzeko egin berri duten deiari (hori modu esponentzialean garatuko delako 5Grekin eta adimen artifizialarekin), pribatutasunaren esparruari ez ezik, funtsean justizia sozialari ere eragiten diolako.

Inplikatutako erakundeek berriz ere gogorarazi dute ez dela betetzen ari Defensor del Pueblok 2019an adierazitako 5Gren hedapenean indarrean dagoen legedia, eta beste behin ere eskatu diote Osasun Publiko, Kalitate eta Berrikuntzako Zuzendaritza Nagusiari bete ditzala Defendatzaileak berak adierazitako eskakizunak: ingurumen inpaktuaren ebaluazioa, zuhurtziaren printzipioa aplikatzea eta Irrati maiztasunen eta Osasunaren Ministerio arteko Batzordea sortzea.

Koordinakundeko bozeramailearen arabera: «Inplikatutako erakundeok ere eskatzen dugu bete daitezen Europako Kontseiluaren 1815 Ebazpenean eremu elektromagnetikoen balizko arriskuei eta horiek ingurumenean izan ditzaketen ondorioei buruz ezarritako gomendioak, biobateragarria den teknologia baten erabilera haztatua bultzatzeko, planetako bizitza, klima eta baliabideak errespetatuz».