Barkatu eragozpenak baina ostiraleko hitzaldiarako [1] geneukan aretoa aldatzeko bahertuak izan gara.

Ez da La Bolsan izango baizik eta Ekoetxean – kale berdinean, pixkat areago kalean.

Aretoa, La Bolsa Kultur Etxea (Yung Jauregia) Bilbo Udaletxearena eraikuntza eta zerbitzua da, beraz publikoa. Inork hitzaldiak antolatzeko aukera dauka. Gauza da gure hitzaldiaren leloaren hitz makurrak iruditzen zitzaizkiela: 'BBVA hiltzaile» (insultagarria bankurako).

Honetaz irakurpen desberdinak egin dezakegu: lehenegoa egia dela eta leloa ez zitzaiela gustatu. Honek adierazpen askatasunaren kontra jotzen du, zerbait udal batek zaindu behar zuen.

Beste aldetik hitzak agian makurrak dirudite baina honetaz BBVAren Aurkako Plataforman ados gaude: gauzak bere izenaz deitu behar dira eta erabat ados ginen hori zen bankuari zegokion izena: armak eta gudarako teknolijokian eta logistikan inbertitzen du eta haien exportazioan ere bai.Inbertitzen dute enpresek gatazkan edo gudan dauden gobernuei saldu egiten die. Arma horien artean multzo-lehergailuetan munduko guda ezagun askoetan zibilak (haien artean umeak ere) bereizi gabe hiltzen dituztenak eta debekatzeko behin eta berriz aldarrikatu dela. Beraz agian izenaren baldintzak eztabaida dezakegu baina guretzako armak ekoizten dituenak (finanziaziorik gabe ekoizpenik ez) heriotzan parte hartzen du, beraz hiltzailea da.

BBVAk ere hainbat eta hainbat baliabide erauzketa proiektu eta konpaniak finanzatzen ditu, haien artean Petrobras edo gutxi arte Iberdrola eta Repsol YPF. Guzti hauek ingurumen hondamenak eta heriotzak eragiteagatik salatutak izan dira ere. Beraz BBVA horretaz ere arduraduna da.

Latinamerikako egungo egoeran pobrezia eta baldintzak okertu direla begibistan dago. Asko. Larriki. Koinzidentzia edo ez baina azken urtetan espainar transnazionalak kontinente horretan zabaldu egin dira, eta denek etekin bikaina egiten ari dira. Jendea gosez edo etsipenaz hiltzen den bitartean, BBVA eta beste banku eta transnazional espainarren miloizko etekinak areagotzen jarraitzen dute. Beraz heriotz horien heriotzetaz erredunak dira ere. BBVA gezurretako kanpoko zorraz etekin gehiago lortzeko baliatzen da eta aldi berean kanpoko zorra gehiago sortzen du. BBVAren etekinen erdia Latinamerikan dator, herrialde guztiak kanpoko zorrak daudenean – haien eren bat Mexikokoa bakarrik. Eta agian ez da 'erahiltzea» deitzen baina BBVAk finanzitatutako hondamena eta kutsadura natur eremu babestuetan, bertako herrien eremuetan edo Amazonian, guretzako amalurra erahiltzea da eta herri horiek erahiltzea ere bai.

Beraz alde horretatik, plataforma bezala argi geneukan eta duakagu, eta gure jarrera baieztatzen dugu: ez dira hitz makurrak baizik eta gauzak haien izenetaz deitzea.

Baliteke, zentsura erabaki honetan arduradunek berahiek erabaki dutela. Edo agian erabakia udaleko goi mailetatik etorri da. Edo agian hiriko (Bilboko) ikur ekonomikoa kritikatzea subkonzienteki iraingarria suertatzen zaie. Edo BBVAren boterea ikusita, agian haiek (BBVAk) hariak mugitu dituzte (honi deitzen, eta honek beste honi, eta abar) – hau ez litzaiguke harrituko: haien jorrera da kritikak ezikustea, ez erantzutea, baina kontuan hartzen dituzte. Bai horixe! Haien jorrera da kritikoa den langilea erditik kentzea edo alde egiteko dirua eskaintzea edo kontrolpean izatea baina publikoki azaldu gabe. Langileen edo gizarte sektoreen aldarrikapenak gizartean edo hirian ezagunak ez izatea – ez traszenditzea – da haien ahalegina eta jarrera. Transnazional guztiak bezala, bere lana egiten, bere produktoak (dirua, pentsioak, kreditoak, erremesak) saltzen jarraitzen dute kanpokoa existitzen ez zela bezala, bainan barnean hori etetzeko edo oztopatzeko aukerak aztertzen dituzte. Gezurra dirudi baina gu erraldoi hauen aurrean hiritar xumeak gara baina boterea daukagu: benetan gizartean izan dezakegun eragina axola zaie – bestela publizitatean zenbait inbertitzen dute kontuan hartu.

Baina jai daukate: azkenean Bilbon erakunde desberdinek (eta gurekin bat egiteko nahi dutenak) bat egin dugu banku hau, euskal kapitalismoaren ikur hau salatzeko. Badakigula munduan zehar kapitalismoaren ondorioen arduradunak gure herri bertan daudela ere bai. Hauek Korporazio Gizartekiko Ardura (RSC) mozorrotzen dira baina hauek kontuak dira bakarrik. Bitartean gustiz alderantziz egiten dute edonon.

Honekin ikusten da udalaren eta bere azpiegituren helburuak benetan zein diren. Bilbon argi dago: duela gutxi udalak berriro Zazpikatu Gaztetxea kanporatzen saiatu da. La Bolsa, guri ukatutako aretoa, aurreko gaztetxearen itxierari argudioak emateko ireki zen. Gaztetxeak eskainitako zerbitzuak ordezteko beste azpiegiturak sortu ziren itxierari argudioak emateko: hitzaldiak emateko aretoak, kontzertuak eta entsailu gelak, e.a. Noski ez zituela inondik inora Bilboko Gatetxeak izandako dinamismo, jatortasun eta lorpenak lortu bainan nolabait aldarrikapenak deusesteko hutsuneak betetzen saiatu ziren. Orain, horrenbeste aldiz bezala, argitzen dena boteredunen alde daudela da, boterearen parte direlako.

Orain aretoa ukatu digute baina hori bakarrik zati bat besterik ez da. Botere ekonomikoa bezala BBVAk ere prentsa kontrolatzen du, gure herrian azpalditik iritzia sortzen eta lantzen dute. Haiek ere ez dituzte gure iritziak isladatzen. Haiek Vocento (Grupo Correo ohia) taldean biltzen dira, Correo Español edo Diario Vasco bezelako egunkarien jabeak. Baita ABCekoa edo edonon oparitzen diguten Qué! egunkaria (albiste merkeak), Telecinco, Onda 6 eta asko gehiago – komunikabide emporium bat.

Martxoaren 14an BBVAk bere akziodunen asanblada ospatuko du. Guk bere gaiztokeriak eta itxurakeria salatuko dugu bertan, baina zihur komunikabide gehienek (lehen aipatutakoak) gutaz paso egiten dutela. Baina ala ere hori da gure ardura eta erronka.

Notas

[1] BBVAren zabalpena eta lapurketa Latinamerikan – Mexikoko kasua (hiltzailea: Braulio Moro, ekonomista mexikarra)