Plagizidak organismo batzuengan toxiko gisa jarduteko diseinatuta daude, baina beste izaki bizidun batzuk ere kaltetu ditzakete.

Plagizida asko debekatu dira minbizia sortzeagatik, malformazioak eragiteagatik edota izaki basati eta gizakion ugalketan kalteak eragiteagatik. Gainera, horietako asko debekatu beharko lirateke malformazioak eta sistema immune, neurologiko eta hormonalean gaixotasunak eragiteagatik. Era berean, plagizida batzuek duten egonkortasun-maila jasoagatik, ingurumenean eta ehun bizietan irauteko gaitasuna dute, kate trofikoan metatuta. Toxikotasun- eta egonkortasun-ezaugarri horiek dira plagizidak eragile kutsatzaile kaltegarriak bihurtzen dituztenak, osasunerako eta ingurumenerako kostu handia baitute.

Espainia da plagizida gehien erabiltzen dituen herrialdea: 78.818 tona kontsumitu zituen 2014an. Erabilera masibo horrek isla du plagizidek elikagaietan eta ingurumenean duten presentzia gero eta handiagoan.

Txosten honetan, Ekologistak Martxan-ek Uren Kalitatearen Behatze Programetako datu ofizialak aztertu ditu, azaleko uretako plagiziden presentziaren informazio-eskaerari erantzun dioten 10 konfederazio hidrografikoen artean. Espainiako ibaietako uretan plagizidek duten presentziaren irudi osatu gabea erakusten du (datuak mugatuak direlako), eta animalien zein gizakien sistema hormonalean eragin dezaketen plagizidetan ipintzen du arreta, disruptore endokrino deiturikoetan, alegia, horiek eragiten Espainiako ibaiak benetako ibai hormonatuak izatea.