Estatu eta Europako 30 bat talde eta erakundeek «Trident Juncture 2015» maniobra militarren kontrako “Ekintzarako Deialdia” babesten dute. Maniobra hauek, NATOren handienak dira Gerra Hotza amaitu zenetik. Urriaren 21etik aurrera, 36.000 militar, 4.000 ibilgailu eta gerra-aerontziak mobilizatuko dituzte Italian, Portugalen, eta bereziki Estatu Espainolean. Bertan 20.000 efektibo zabalduko dituzte, eta ehunka gerra-gurdi (horietatik 8.000 Espainako Indar Armatuen ekarpena direlarik).

Deialdi honi jarriki, Bilbo, Valentzia eta beste leku batzuetako taldeek ekintza ezbiolentoak martxan jarri dituzte: aktibista antimilitaristak tankeetara kateatu dira, makineri militarraren irteera oztopatuz eta Saguntoko Portutik Zaragozarako (“gerra-jolas” hauen gune nagusia) flujo armamentistikoa moztuz. Zaragozan, halaber, hurrengo azaroaren 4an NATOko Idazkari Nagusiaren bisitaren kontrako ekintza eta mobilizazio ezberdinak antolatzen ari dira (bisitari agurgarrien eguna deitua izan dena erakunde militarraren partetik). Bertan Red Antimilitarista y Noviolenta de Andalucia (RANA) Taldeak hartuko du erreleboa, Barbateko mobilizazio eta ekintza desobedienteen antolakuntzarekin. Gerra hemen hasten da, geldi dezagun hemen! lelopean aldarrikapen eta basakeriaren aurkako erresistentzia-ekintzak jarraitzeko deialdia egin du Alternativa Antimilitarista MOC.ek (hemen kontsultatu daitekeena: http://bit.ly/apoyas).

Talde sinatzaileen ustez, “supermaniobra” hauek planetaren segurtasunik eza areagotzen dute, eta bereziki gurea, haien gerra-operazioaren eszenatoki nagusian kokatzen bait gaituzte. Etxera ekartzen digute gerra, NATOko biolentziaren laguntzaile zuzenak eta honen etsaien gerra-helburu bihurtzen gaituzte… terrorismoari, banaketa sozialari, arrazakerari eta beldurrari arnas ematen diote.

Trident Juncture maniobra portu, aireportu, trenbide eta espazio naturalen erabilera militarra nagusitzea suposatzen ari da Valentzian, Bilbon, Zaragozan, Nafarroan, Albaceten eta Andaluziako zenbait eremuetan. Hori guztia NATOKo eraso-gaitasuna eta interbentzionismorako ahalmena ziurtatuko duten eta suntzitzeko boterea erakutsiko duten gerra-entrenamenduak burutzeko.

Deialdia bultzatzen duten taldeen iritziz, Trident Juncture maniobrek gutxiengo pribilejiatu bat babesten dute eta mundu mailako gastu militarra eragotzen dute, ezinbestekoak diren behar sozial eta humanitarioen asetzearen aldeko inbertsioen kalterako (krisi kapitalistaren ondorio dramatikoei aurre egitea, txikizio anbientala gelditzea, bidezko merkataritza, elkartasun ekonomikoa eta planetaren garapenerako lankidetza bultzatzea, etab.).

Talde sinatzaileen iritziz, gerraren prestakuntza lehenesten duten politika hauen adibide da gastu militar mundiala 1,8 bilioi dolarrekoa izan dela 2014. urtean. Estatu Espainolak, bere aldetik, 2016. urtean 24.489,96 milioi gastatuko ditu gerraren prestakuntzan eta kontrol sozialean.

Alternativa Antimilitarista.MOCek ondorengo datua azpimarratzen du:

FAOren kalkuluen arabera, Espainako aurrekontu militar eta polizial horren hamarrena batekin, planeta osoko umeen desnutrizioarekin bukatzea posiblea litzateke. Bitartean, Estatu Espainola armagintzaren 7 esportatzaile nagusien artean kokatzen da, eta NBEko Segurtasun Kontseiluko kide iraunkorrak gerra-materialaren esportatzaile nagusien artean ditugu.

Alternativa Antimilitarista.MOC.en hitzetan “Politika hauek tentsioa, segurtasunik eza eta igoera armamentistikoa areagotzera laguntzen dute, “etsai” berriak sortzen dituzten gerrak sortuz (militarismo eta ejerzito gehiago justifikatzeko erabiltzen direnak, sorgin-gurpila itxiz). Bakea nahi baduzu, prestatu ezazu bakea, ez gerra.

Alternativa Antimilitarista.MOCek ondorengoa dio: Politika militarista hauen ondorioak (bai NATOko Estatuen Blokekoak, bai Errusia eta bere aliatuenak), askoz ikusgarriagoak dira iritzi publikorako: giza eskubideen urraketa sistematikoa, gizarte zibilaren jazarpena, emakumeen kontrako biolentzia, baliabideen espoliazioa eta milioika pertsonen exodoa Iraken, Afganistanen, Libian, Sirian, Ukrainan.. besteak beste. Gauzak horrela, errefuxiatuen egoeraren aurrean lan egin behar da:

Benetazko politika humanitario batek berehala utziko lituzke bertan behera maniobra hauek, eta bere aurrekontua (sekretuan mantentzen dena) inbertituko luke gerratik ihesean dabilen jendearen babosean.

Ezbiolentzian, justizian eta lankidetzan oinarritutako bake kultura eraiki behar dugu,. Horretarako, Defentsaren paradigma aldatu behar da, eta modu militarrean ulertutako segurtasunetik (gerra eta biolentziara eramaten gaituena) “Giza segurtasunera” pasatu (Garapenerako Nazio Batuen Planak definitu zuen bezala, pertsonen eskubideak eta natura zentruan jartzen dituen segurtasuna, hain zuzen ere).

Paradigma berri honetan, “Egitura militarrak eta Ejerzitoek pertsonen eskubideak mehatxatzen dituzte, beraz, deuseztatuko beharko lirateke” adierazi dute.

Organizaciones y grupos que apoyan el “Llamamiento a la acción contra las maniobras “Trident Juncture 2015” de la OTAN

  • 15M Bizkaia
  • Alternativa Antimilitarista KEM-MOC de Iruñea
  • Alternativa Antimilitarista.MOC Las Palmas
  • Alternativa-MOC Sevilla
  • Antimilitaristes-MOC València
  • Asamblea Antimilitarista de Madrid
  • Asamblea de Andalucía
  • Aseistakieltäytyjäliitto (AKL)– (Finlandia)
  • Asociación Andaluza por la Solidaridad y la Paz (ASPA)
  • Asociación Canaria de economía alternativa
  • Asociación contra la Exclusión Alambique
  • Bardenas ya! Iniciativa asamblearia de antimilitaristas
  • BBVAren aurkako Plataforma / Plataforma contra el BBVA
  • Biblioteca Frida Kahlo
  • Bilboko Askapena
  • Bundeswehr Wegtreten (Alemania)
  • Campaña Asturiana pola Oxeción Fiscal al Gastu Militar
  • Campaña Desmilitaritzem l'Educació
  • Caracol Zaragoza, Red de Personas por la Autonomía Zapatista.
  • Casa de la Paz Sevilla
  • Centre Delàs d'Estudis per la Pau
  • CGT Aragón y la Rioja
  • CGT-LKN de Bizkaia
  • Colectivo Antimilitarista de San Cugat
  • Colectivo antimilitarista de Zaragoza Mambrú
  • Colectivo Unitario de Trabajadores (CUT) Zaragoza
  • Colectivo Utopía Contagiosa
  • Coordinadora Tarragona Patrimoni de la Pau
  • Deutsche Friedensgesellschaft-Vereinigte KriegsdienstgegnerInnen (Alemania)
  • Dones x Dones de Barcelona
  • Ecologistas en Acción
  • Ednna Glukman, Mujer de Negro de Israel
  • Ekologistak Martxan
  • Equo Córdoba
  • Equo Rota
  • Espazo Aberto Antimilitar de Vigo
  • Foro de Vida Independiente de Canarias.
  • FundiPau (Fundació per la Pau)
  • Gewaltfreie Aktion Atomwaffen abschaffen (Alemania)
  • Grup d'Educació per la Pau, de Barcelona
  • Grupo Antimilitarista de Bilbao KEM-MOC
  • Grupo Antimilitarista de Carabanchel
  • Grupo Antimilitarista Tortuga
  • Grupo En Común en la Diputación Provincial de Zaragoza
  • Gruppe für eine Schweiz ohne Armee (GSoA) (Suiza)
  • Kakitzat
  • Komite Internazionalistak
  • Ligallo de Redolada de Zaragoza de Chunta Aragonesista
  • Lumaltik Herriak, Asociación por la cooperación y el desarrollo entre los pueblos.
  • Mugarik Gabe Nafarroa
  • Mugitu Mugimendua (Movimiento de Desobediencia Civil contra el TAV)
  • Mujeres de Negro contra las guerras de Madrid
  • Mujeres de Negro de Sevilla
  • Mujeres del Mundo-Munduko Emakumeak «Babel»
  • Ofog (Suecia)
  • Plataforma contra la exclusión social y por los derechos sociales, Berriotxoak
  • Red Alternativa Antimilitarista.MOC
  • Red Antimilitarista Europea
  • Red Antimilitarista y Noviolenta de Andalucía RANA
  • Red de Mujeres de Negro contra la Guerra
  • Redesscan: Red canaria en defensa del sistema público de servicios sociales
  • REDPAZ Sevilla
  • Ruta Pacifica de Mujeres Colombia
  • Salhaketa Bizkaia
  • Soldepaz-Pachakuti
  • Trident Ploughshares (Reíno Unido)
  • Txiapasekin, Plataforma Vasca de Solidaridad con Chiapas
  • Vredesactie/Bombspotting (Bélgica)
  • War Resisters» International – Internacional de Resistentes a la Guerra
  • Zaragoza en Común