Ekologistak Martxan elkarteak lindanoari buruzko txosten bana eman die Iguzkizako eta Vianako udalei eta babes neurriak har ditzaten eskatu Iragan martxoaren 5ean Ekologistak Martxan-ek, erregistro bidez, lindanoari buruzko txosten bana eman zituen Iguzkizako eta Vianako udaletan, Nafarroako bi udalerri horietan osagai kimiko honen legez kanpoko isurketak egin baitzituzten 1978an eta 1990ean, hurrenez hurren.

Txosten horien bidez, Ekologistak Martxan-ek gogorarazi nahi izan die nola lindanoak osasun publikoa larriki mehatxatzen duen eta nola behar-beharrezkoa den mehatxu horren aitzinean babes neurriak hartzea. Txostena jasotzeaz batera, Iguzkizako alkateak eta zinegotziak talde ekologistako kideak hartu zituzten, eta kutsadurak sor dezakeenaren gaineko haien kezka agertu zuten.

2018ko urtarrilean, Ekologistak Martxan Nafarroako Parlamentuan izan zen hala nahi izan zuten talde parlamentarioei Iguzkizan eta Vianan lindanoa dela-eta dagoen arazoa esplikatzen.

Ekologistak Martxan entrega sendos informes sobre el lindano a los ayuntamientos de Igúzquiza y Viana para solicitar que se tomen medidas de protección.

El lunes 5 de marzo Ekologistak Martxan presentó por registro sendos informes sobre el lindano en los ayuntamientos de Igúzquiza y Viana, los dos municipios navarros afectados por antiguos vertidos ilegales de este compuesto químico.

Mediante dichos informes se ha querido recordar la grave amenaza que el lindano supone para la salud pública, así como la necesidad de tomar medidas de protección. Además, el alcalde y los concejales del Ayuntamiento de Iguzquiza recibieron al grupo ecologista y mostraron su preocupación por la situación de contaminación.

En enero de 2018, el problema del lindano en Igúzquiza y Viana fue tratado en el Parlamento de Navarra a raíz de una solicitud de Ekologistak Martxan que compareció en el mismo para explicar el tema a los grupos parlamentarios que así lo desearon.