AHT Gelditu! Elkarlanak

Artikulu honen bertsio guztiak: [Castellano] [Euskara]

AHT Gelditu! Elkarlanak urriaren 22rako Bilbon deitu manifestazioarekin bat eginez

Behean sinatzen dugunok, gaurko garapen ereduarekin oso kritiko agertzen garen arlo desberdinetako pertsonak, ondoko hau agertu nahi dugu Euskal Y deritzon Abiadura Handiko Trenaren proiektuaz eta orain arte berau bideratzeko Eusko Jaurlaritzak eta Estatuko Gobernuak izandako prozedura inposatzaileaz:

Abiadura Handiko Trenak ez du inolaz ere konponduko, iraunkortasunaz janzten badute ere, Euskal Herriak gaur duen garraio arazo larria, hau da, etengabeko handitze-bide zoro batean guztiz murgildua izatearena. Are gehiago, AHTren proiektua bide zoro horrentzat ezinbesteko aupada da, gerora gaurko egoeraren okertzea ekarriko duena. Bestetik, bidaiarien eta merkantzien eguneroko garraioaren arazoak ere ez ditu konponduko, funtsean, hiru hiriburuen arteko lotura arina baino ez baitu helburu, erdiko eskualdeak pasabide hutsa izatera behin betiko zigortuz. Azkenik, baina ez garrantzi eskasekoa, AHTren proiektuak lurraldean urratutako ingurumenean eragingo dituen kalte larriak onartezinak dira.

Gainera, proiektu horren ardura duten erakunde publikoen jokaera salatzen dugu. Alde batetik prozedura osoan kanpora begira agertzen ari diren inposaketa, gardentasun eza, eta manipulazio informatiboa eta bestetik gizartearen sektore desberdinetatik eragile sozialek behin eta berriz eskatutako esku-hartze bideak ez zabaltzea. Beraz, bada garaia erabakitzeko mekanismo herritarrak martxan jartzeko.

Azkenik, AHT proiektuak ekarriko dituen kalteak, ingurumenekoak, sozialak, eta ekonomikoak berak ere onartezinak dira guretzat. Hau dela eta, AHT proiektua berehala gelditzea eskatzen dugu Euskal Herriko erakunde sozial, sindikal eta politiko guztien artean eztabaida partehartzaile bat bultzatzeko zein den gure herriak behar duen garapen eredua eta garraio sistema erabakitzeko. Aldarrikapen hau indartzeko bat egiten dugu AHT Gelditu! Elkarlanak urriaren 22rako Bilbora deitutako manifestazioarekin eta lelo nagusiekin:

Eusko Jaurlaritza, AHT Gelditu!
Inposaketarik ez!

Irakasleak
- Jose Allende, EHU-ko katedraduna.
- Rosa Lago, EHU-ko irakaslea
- Iñaki Antigüedad, EHU-ko Katedraduna
- Ainhoa Agirreazaldegi Rekondo, irakaslea
- Pedro Ibarra, EHU-ko irakaslea
- J.Vicente Idoiaga, EHU-ko irakaslea
- Mario Zubiaga, EHU-ko irakaslea
- Josu Larrinaga, EHU-ko irakaslea
- Josu Amezaga, EHU-ko irakaslea
- Edorta Arana, EHU-ko irakaslea
- Iñaki Barcena, EHU-ko irakaslea
- Aitor Urresti, EHU-ko irakaslea
- José Daniel Gutierrez, EHU-ko irakaslea
- Unai Ugalde Olea, EHU-ko irakaslea
- Gorka Bueno, EHU-ko irakaslea
- José Ignacio Royo Prieto, EHU-ko irakaslea

Bertsolariak
- Nerea Elustondo Plazaola
- Igor Elortza
- Amets Arzallus
- Amaia Agirre Arrastoa
- Mikel Mendizabal
- Jon Maia
- Unai Iturriaga

Elkarteak eta mugimendu sozialak
- HARITZALDE NATURZALEEN ELKARTEA, Donostia
- GAZTESAREA
- S.O.S. BARAKALDO
- EZPITSUA, Barakaldo
- IBARRETA Auzo Elkartea, Barakaldo
- LA KELO Gaztetxea, Santurtzi
- OKUPAMUGI Agerkaria, Santurtzi
- MAMARIGAKO Kultur Etxea, Santurtzi
- SANTURTZIKO GAZTE ASANBLADA, Santurtzi
- ATENEO LIBERTARIO AL MARGEN, Valencia
- GEU Elkartea eta aldizkaria
- DUINA, Gazte Koordinadora
- GAILURRA, Mendi Taldea, Uribarriauzoa, Bilbo
- GURE ETXEA Auzo Elkartea, Uribarri, Bilbo
- GEZIA Fundazioa, Bilbo
- UEMA, Bizkaia
- Elkartzen
- Gogoa
- Eguzki
- María Asunción Puente, Ekologistak Martxan
- Estibaliz Sardón, Ekologistak Martxan
- Martin Barriuso, PANNAGH, Cannabis Erabiltzaile Elkartea.
- Gite Ipes Elkartea




Visitantes conectados: 354