Gestión de residuos de Gipuzkoa

  Sumario  

 Euskara

Gipuzkoako hondakin kudeaketa

Gipuzkoako Ekologistak Martxan taldeak azken egunetan zabor kudeaketaren inguruan gertatzen ari den egoera salatu nahi du, sortu diren proposamenak oztopatzen eta batez ere alderdi politikoen jarrera eta itxurakeria.

Honekin batera Gipuzkoako Ekologistak Martxan-en ustez Gipuzkoako herritarrek eskatzen duten aurrerapausoa, europear instituzioek eskatzen dutena eta Lurrak zarama hobeto kudeatzeko behar duena lortzeko aukera paregabekoa da eta guzti hau alderdi baten konpromezu eta ahaleginaren esker izan da.

Horregatik Bildu koalizioak bultzatzen ari den politikarekin bat egiten dugu eta beste taldeen oztopoak gaitzesten dugu. Gure taldeak Batzar Nagusietan Juan Karlos Alduntzin-ek jaso duen eraso politikoa salatzen du eta hari elkartasuna adierazi nahi diogu. Ekologistak Martxan-ek. Manifestazioaren leloarekin, “Birziklatzeari zentsurarik ez, Gipuzkoa aldatzen ari gara”, bat egiten Ekologistak Martxan-ek.

Ekologistak Martxan-ek errausketaren aurkako jarrera berreisten du eta hondakin kudeaketaren aldetik Atez Atea iruditzen zaigu egokiena emaitzak eta esperientziak ezagutu ondoren.




Visitantes conectados: 114