Mungiako Soietxeko kuartel militarraren aurkako tradiziozko martxa

  Sumario  

 Euskara

Mungiako Soietxeko kuartel militarraren aurkako tradiziozko martxa

Gaur Bizkaiko zenbait taldek, tartean Butroi Bizirik Trantsizioan, Ekologistak Martxan, Kakitzat eta Bilboko Talde Antimilitaristak (KEM-MOC), Mungiako Soietxeko kuartel militarraren aurkako tradiziozko martxa egin dute. Hogeitaseigarren aldia da protestaldi hori egiten dena. Aurten, Europa eta Estatu mailako leku ezberdinetan NATOko Trident Juncture mega-maniobrak salatzeko izan diren mobilizazioekin lotu nahi dugu martxa hau (conboien blokeoak, base militarretan sartzeak, manifestazioak…).

Kuarteleko atearen aurrean egin den antzezpen txiki batean, talde horietako aktibista batzuk, militarrez jantzita, maniobretan ari izan dira: tankeak gidatuz, zibilen kontrako jaurtiketa-praktikak eginez, eta abar. Jarraian, martxan parte harte duten aktibista batzuk, nekazariz jantzita eta aitzurra eskuan, “Bota kuartelie ta erein porrue!” ohiukatzen zuten bitartean militarrak paretik kendu dituzte eta porruen landaketa tradizionalari ekin diote kuartel militarraren aurrean. Landaketa esanguratsu honen xedea lur zoru hauek porruak landatzeko izatea eskatzea da, gizartearen behar izan bat izateaz gain, “porruak osasungarriagoak eta bonbak eta balak baino hobeto digeritu ahal direlako.”

Deialdia egin duten taldeen arabera, espekulazio finantzieroak ekarri duen krisialdia gaur egun milioika lanposturen galera, pobreziaren hazkundea eta orain arte ezagutu ez den moduko bazterketa soziala ari da eragiten. Eta egoera hori eskubideak eta lorpen sozialak murriztu eta gizarte arloko diru sailak txikitzeko aprobetxatzen dute Estatuek.

Krisialdiak ez du arrastorik utzi ez militarismoan ez kontrol sozialean, non programa militar berriak, milioiak balio dituen misilen aurkako ezkutuak, edota armamentu berria erosketei buruz hitz egiten da, eta bestetik hezkuntzan, osasun arloan edo gizarte zerbitzuetan murrizketa orokorrak pairatzea.

Gaur estatu Espainola antzeztoki duten NATOko mega-maniobrek adierazten duten bezala (non 30 Estatuk eta 36.000 soldaduk hartzen duten parte), krisiak ez du eraginik militarismoan. Momentuz, Morenés ministroak ez du esplizituki adierazi maniobra horietan gastaturiko dirutza astronomikoa, ezta NATOko agintariek ere.

“Martxa honen bidez, Gobernuak militarizazioan duen apostuari uko egin nahi diogu”- adierazi du aktibista batek - “are gehiago desberdintasuna handiagotzen duten murrizketen testuinguru honetan. Bide horretatik, populazioaren geroa bazterketa sozial eta pobrezia baino ez da”.

"Gizarterako, askoz probetxugarriagoa da, baita sen onekoa, lur honetan bakea eraikitzea, eta ez gerra; lurralde honetan kuartel bat egon beharrean, Herriaren zerbitzura egon; kultura eta justizia landatzea... Horregaitik, armak baino, badugu nahiago lur militarizatu honetan porruak haztea"- aldarrikatu dute.

Bota kuartelie ta erein porrue!




Visitantes conectados: 219